Ekonomia -
EAE-ko Auzitegi Nagusia
Arabako Mahastiak erregistratzearen aurkako helegitea jarri du Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak
Arautzeko Kontseiluaren iturriek azaldu dutenez, azaroaren 24an errekurtsoaren edukia zehaztu zuten, irailaren 10eko batzarrean adostu ondoren.
Agentziak | EiTB Media
Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua Arautzeko Kontseiluak helegitea aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) aurrean, 'Arabako Mahastiak' sor-marka erregistratzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurka. Jatorri-deitura babestua sortu nahi du Jaurlaritzak.
Arautzeko Kontseiluaren iturriek astelehen honetan azaldu dutenez, azaroaren 24an errekurtsoaren edukia zehaztu eta EAEANri igorri zioten, irailaren 10eko batzarrean adostu ondoren.
Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak helegitea jartzeko erabakia hartu zuen, % 98ko babesarekin. 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura babestua sortzeko espedientea bultzatu du Eusko Jaurlaritzak. Erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Arautzeko Kontseiluak.
Fernando Ezquerro Arautzeko Kontseiluaren presidenteak azpimarratu zuenez, "kontsumitzaileak nahastea saihesteko hainbeste baliabide tekniko, juridiko eta ekonomiko erabiltzen dituen jatorri izenik ez dago".
Concha Andreu Errioxako Gobernuaren presidentea iraileko bileran izan zen. 'Arabako Mahastiak' ekimenaren aurka agertu zen, "zentzurik eta ganorarik ez duelako, Errioxa jatorri izenaren irudiari kalte egiten diolako".