Ekonomia -

Enpresak

ArcelorMittalek Condesa Taldea erosi du eta altzairugintzan Europako ekoizlerik handiena izango da

Condesa Taldeak hainbat lantegi dauzka Euskal Herrian eta Alemanian. Aurrerantzean, ArcelorMittal multinazionalaren esku egongo dira guztiak.

ArcelorMittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
ArcelorMittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
ArcelorMittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittalek jakinarazi du Condesa Taldea erosi duela, Europako Lehia Agintaritzaren oniritzia jaso eta gero.

Joan den azaroaren 19tik, multinazionalaren esku dago aipatu konpainiaren kapitalaren % 100a.

Hortaz, Condesa Taldeak Lesakan (Zalain Transformados eta Mecanizados de Zalain), Berriobeitin (Perfiles de Precision), Legution (Condesa Fabril) eta Alemanian (SRW) dituen lantegiak ArcelorMittal Tubula Products Europe egituraren baitan egongo dira aurrerantzean.  

Talde horrek hodiak ekoizten ditu sektore ezberdinetarako -eraikuntza, energia, industria eta automozioa- eta Txekiar Errepublikan, Frantzian, Polonian eta Errumanian ditu fabrikak.

Condesa Taldea erosita, altzairugintzan Europako ekoizlerik handiena izango da ArcelorMittal.

Condesa Taldea Irebecomapos familiak sortu zuen Arrasaten 1954. urtean. Egun, 610 behargin inguru ditu Euskal Herriko eta Alemaniako lantegietan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Lana Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Metalgintza