Ekonomia -

MANIFESTAZIOA

8.000 lagun inguru bildu dira Baionan, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka

Iparraldeko etxebizitzen ia herena bigarren etxebizitzak dira, hutsik daude, eta krisi handia sortu da gai honen inguruan.

Baionako manifestazioan burua, EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudian.
Baionako manifestazioan burua, EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudian.
Milaka pertsona atera dira kalera Baionan, etxebizitza eskubidearen alde

1:11

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenaldiko manifestaziorik jendetsuena izan da larunbat honetan Baionan. 8.000 pertsona inguru elkartu dira Lapurdiko hiriburuan etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren kontra deitutako manifestazioan. Izan ere, etxebizitzen krisia da une honetan Ipar Euskal Herriko arazo handienetako bat.

Manifestazioan parte hartu duten askok salatu dute etxe huts gehiegi daudela Iparraldean, etxeen ia herena bigarren etxebizitzak direla, erabilera turistikoa ematen zaiela askori eta horrek salmenta zein alokairuen prezioan eragina duela, salneurriak igoz eta jende askok merkatutik at utziz.

32 gizarte eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta pankarta, afixa zein mozorro ugari ikusi dira manifestarien artean, baita giltza hotsa ere, eduki ezin daitekeen etxearen sinbolotzat.

Urte osoko alokairuak segurtatzea, prezioak arautzea eta babes sozialeko etxeak gehitzea eskatu dute, besteak beste, manifestariek. Eta bestelako politikak eta erabakiak hartzeko eskatu diete agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Iparraldea berriak Baionako bideoak Gizartea Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak gaur Lapurdi Etxebizitza gaur