Ekonomia -

Industria

ArcelorMittalek 2020ko maiatzean martxan jarritako lan erregulazioa baliogabea izan zela berretsi du Gorenak

Lan-arloko aretoak enpresa siderurgikoaren helegitea atzera bota du epaian, eta sindikatuek salatutako lege-iruzurra izan zela baieztatu du.

Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittalek 2020ko maiatzean martxan jarritako aldi baterako lan erregulazioa baliogabea izan zela erabaki du Auzitegi Gorenak. Horrela, Auzitegi Nazionalak 2020ko abenduan hartu zuen erabakia berretsi du Gorenak.

Irailaren 22an ebatzitako sententzian, lan-arloko aretoak enpresa siderurgikoaren helegitea atzera bota du, eta sindikatuek salatutako lege-iruzurra izan zela baieztatu du; izan ere, ArcelorMittalek covid-19aren pandemia zela eta ezarritako salbuespeneko araudia erabili zuen langileen ordezkariekin adostutako bermeak betetzea saihesteko.

"Gainera, sozietateen kontuak osorik aurkezten ez baldin badira, eta txosten teknikoak jasotzen duen ekoizpen krisia ez bada pandemiaren eraginez, 2019ko ekitaldi osoan zehar isilean gorde bazuten; informazio eta dokumentazio eginbeharrak behar bezala bete ez zirela egiaztatu da", erantsi du epaiak.

Aretoak gaineratu duenez, ezinbesteko lan erregulazioa aurkeztu zuen enpresak covid-19arekin lotuta, baina lan-agintaritzak atzera bota zuen, eta kontsulta epean beharginen ordezkaritzari mehatxu egin zioten 50 eta 100 kaleratze artean egiteko asmoarekin, akordiorik itxi ezean.

Beraz, negoziazioan zehar patronalaren asmo txarra izan zela ondorioztatu du Gorenak, ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek eta Fiskaltzak salatu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala ELA LAB Auzitegi Gorena Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak Industria Metalgintza albisteak