Ekonomia -
Gainbalioaren zerga
Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Auzitegi Konstituzionalak gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua baliogabetu ostean, foru aldundiek araudia egokitu behar izan dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean sartu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, behin lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialetan argitaratuta.
Urriaren 26an, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua, gehiegizkoa zela ebatzita.
Epai horren ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek egokitu egin dute zerga horri buruzko araudia, udalei eta zergapekoei babes juridikoa bermatzeko.
Aurrez, astelehenean, Eusko Jaurlaritzako, hiru aldundietako eta Eudeleko ordezkaritzak bildu ziren, egin beharreko aldaketak batera gauzatzeko.