Ekonomia -

Gainbalioaren zerga

Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Auzitegi Konstituzionalak gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua baliogabetu ostean, foru aldundiek araudia egokitu behar izan dute.

Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean sartu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, behin lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialetan argitaratuta.

Urriaren 26an, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua, gehiegizkoa zela ebatzita.

Epai horren ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek egokitu egin dute zerga horri buruzko araudia, udalei eta zergapekoei babes juridikoa bermatzeko.   

Aurrez, astelehenean, Eusko Jaurlaritzako, hiru aldundietako eta Eudeleko ordezkaritzak bildu ziren, egin beharreko aldaketak batera gauzatzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa