Ekonomia -
Lurralde hitzarmena
Bizkaiko kontserba sektorean greba deitu dute azaroaren 30erako
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek kritikatu dutenez, hitzarmena negoziatzen zazpi hilabete eman ondoren, patronalak "soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea proposatu du bakarrik".
Agentziak | EiTB Media
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute azaroaren 30erako Bizkaiko kontserba sektorean, lurralde hitzarmenaren alde egiteko.
Sindikatuek kritikatu dutenez, hitzarmena negoziatzen zazpi hilabete eman ondoren, patronalak "soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea proposatu du bakarrik, sindikatuek plataforma ezberdinetan planteatutako gainerako gaiak negoziatzeari uko eginez".
"Kontserba langileak funtsezkotzat jo zituzten pandemian zehar", baina "historikoki enpresaburuek haien soldatak senarraren osagai bezala ulertu dituzte", eta emakumeek "miseriazko lan baldintzak sufritzen dituzte", salatu dute sindikatuek.
Zentzu horretan, "sektore prekario" bat dela gogorarazi dute, beharginen soldatak "ez direlako 1.000 eurora heltzen, malgutasun eta ezegonkortasun handiarekin".