Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Lehen mailako arreta zerbitzuetako lan-karga jasanezina dela salatu du Satsek

Txertodromo nagusiak itxita, hirugarren dosia eta Janssenen errefortzuzkoa jarri beharra eta gripearen aurkako txertaketa kanpaina gehitu zaizkie lehendik zuten lan-zamari.

Erizain bat. EFEren artxiboko irudi bat
Erizain bat
Erizain bat. EFEren artxiboko irudi bat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satse erizainen sindikatuak salatu du Euskal Autonomia Erkidegoko lehen mailako arreta zerbitzuetako lan-karga jasanezina dela bertan lanean ari diren profesionalentzat. Txertaketa-gune nagusiak itxita, hirugarren dosia eta Janssenen errefortzuzkoa jarri beharra eta gripearen aurkako txertaketa kanpaina gehitu zaizkie lehendik zuten lan-zamari. 

Gauzak horrela, horiei aurre egiteko ez dute nahikoa errefortzurik, eta, ondorioz, pazientearen segurtasuna arriskuan jartzen dela kritikatu du sindikatuak ohar bidez. "Eskaintzen diren zerbitzuak tentsionatzen ari dira" azaldu du, eta erizainak lur jota daudela gehitu du.

Satsek gogorarazi duenez, txertatze-gune nagusiak itxita, bertan egiten zen "lan garrantzitsu hori" osasun zentroetara bideratu da orain, eta horri ohiko gripearen txertaketa-kanpaina gehitu behar zaio. Ondorioz, osasun zentroetako erizainak lan-karga handia dute, ez dituztelako behar adina baliabide jarri.

Gaixoen osasuna arriskuan

Amaia Mayor Satse Euskadiko bozeramaileak ohartarazi duenez, "egoera horrek arriskuan jar dezake pazientearen segurtasuna", eta azpimarratu du lehen mailako arretaren egungo berrantolaketaren ondorioz gero eta behar gehiago daudela; izan ere, lehen egiten ez zituzten hainbat eginbehar dituzte orain.

Erizainen agendak oso estututa daudela azpimarratu du, eta denbora falta kritikatu du. "Egun duten lan-egiturak arriskuan jartzen du pazienteen segurtasuna", nabarmendu du Mayorrek, eta egitura hori erakundeak berak jartzen duela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Erizaintza albisteak