Ekonomia -

Lan-eskaintza publikoak

Gipuzkoako Aldundiak zortzi lan-deialdi publiko etetea erabaki du, legea nola aldatuko den argitu arte

Espainiako Kongresuan nahiz Eusko Legebiltzarrean administrazio publikoaren legea erreformatzeko eztabaida egiten ari dira eta lanpostuak kontsolidatzeko araudian aldaketak egon daitezke. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-deialdiak dena argitu arte geldiaraztea erabaki du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren azterketa publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Foru Aldundiaren azterketa publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Foru Aldundiaren azterketa publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du urtea amaitu aurretik abian jarri nahi zituen zortzi lan-eskaintza publikoak -198 plaza, guztira- bertan behera uztea erabaki duela, epe laburrean legedian aldaketak izan daitezkeelako eta horrek deialdietan eragin zuzena izan dezakeelako.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak ziurtatu du araudi berriak onartzen direnean berrabiaraziko dituztela deialdi publikoak, baina aurreratu du aldaketa "handiak" izan daitezkeela.

Alde batetik, Espainiako Gobernuak errege lege-dekretu bat onartu zuen uztailean, administrazio publikoan plaza finko bat eskuratzeko irizpide berriak zehaztuz.

Egun, egitasmo hori lege-proiektu bat da eta talde parlamentarioak haren xehetasunak ari dira negoziatzen Kongresuan.  

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrean administrazio publikoko gorputz eta eskala legearen erreforma eztabaidatzen ari dira eta lan-deialdietan eragina izan dezakeela aurreikusten da, Mendozaren esanetan.

Testuinguru honetan, "eta bi erreforma horiek argitu arte, nahiago izan dugu zentzu jokatu eta segurtasun juridikoa bermatu, zortzi deialdiak atzeratuta", erantsi du.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak