Ekonomia -
Koronabirusa
Enpresentzako covid-19 laguntzen aurrekontuaren erdia baino gehiago ez da gauzatuko, eskaerarik ez dagoelako
Eusko Jaurlaritzak onartzen du, "espero zena baino askoz baxuagoa" izan dela laguntzen harrera. 270 milioi eurotatik 115 milioi baino ez dira erabiliko azkenean.
Agentziak| Eitb Media
Eusko Jaurlaritzak onartu du covid-19aren eragina jasan duten enpresentzako eta autonomoentzako laguntza programak hasieran uste zena baino "harrera askoz ere baxuagoa" izan duela; izan ere, aurreikusita zeuden 270 milioi eurotatik 115 milioi baino ez dira erabiliko azkenean. Laguntza programa hau Espainiako Gobernuak bultzatu zuen eta Eusko Jaurlaritzak osatu.
Programak 5.850 eskaera izan ditu Euskadin eta horietatik 3760 ebatzi dira dagoeneko (% 64)
41,2 milioi euro ordainduta daude dagoeneko eta 58,6 milioi euro hitzartuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur Gobernu Bilera osteko prentsaurrekoan azaldu duenez.
Zupiriak jakinarazi duenez, programa honetara bideratuta zeuden 270 milioi eurotatik, gehienez ere, 115 milioi erabiliko direla azkenean.
Gobernu bozermaileak baieztatu deuenez, banatu gabe gelditzen diren baliabideak -Eusko Jaurlaritzak jarri zuen diruari dagokionak- "ahalik eta egokienen" erabiliko dituela eta suspertze ekonomikora eta lanpostuak sortzera zuzendutako politika publikoetara berdideratuko dituela. Espainiako Gobernuak jarri eta erabili ez den kopurua itzuli egin beharko da.
Zupiriak aitortu du progama honen betearazpen maila "esperotakotik oso urrun" gelditu dela, banatuko dena baino "askoz ere diru gehiago" gorde baitzen laguntza horietarako.
Ildo horretan, azaldu du, hasieran laguntzak eskuratu ahal izateko "baldintza oso zehatz eta mugatuak" ezartzeak, nahiz eta gero malgutu, eragingo zuela, beharbada, horren eskaera gutxi jasotzea.