Ekonomia -

Abiadura handiko trena

Aburto haserre agertu da Jaurlaritzak eta Gobernuak AHTaz hitz egiteko biltzekoak zirela esan ez diotelako

Bilboko alkatea Madrilera joan da goizean AHTari buruz hitz egiteko, eta, egun berean, Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Raquel Sanchez Garraio ministroa Gasteizen bildu dira, eta Bilboko geltokia eraiki bitartean behin-behineko geralekua Basaurin egiteko asmoa iragarri dute.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea haserre agertu da Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Abiadura Handiko Trenari buruz gaur goizean egin duten bileraren berri ez zuelako.

Aburto Madrilen izan da gaur goizean Isabel Pardo de Vera Garraio Estatu idazkariarekin AHTaz eta Bilboko sarbideaz hitz egiteko. Alabaina, aldi berean, Iñaki Arriola Garraio sailburua Raquel Sanchez Espainiako Garraio ministroarekin batzartu da Gasteizen, eta bilera horren ondotik iragarri dute Bilboko lurpeko geltokia eraiki bitartean AHTaren Bizkaiko behin-behineko geralekua Basaurin egiteko aukera aztertzen ari direla.

Aburtok ez zuen bilera horren berririk, eta, ondorioz, haserre agertu da. Halaber, Gorka Urtaran eta Asier Iragorri Gasteizko eta Basauriko alkateek ere batzar horri buruzko informaziorik ez zutela adierazi du.

"Hau ez da lan egiteko modua, erakundeen arteko gaia baita", kritikatu du.

Edonola ere, gaur goizean Madrilen izan duen bilera "oso positiboa" izan dela esan du, eta azpimarratu du Espainiako Garraio Ministerioak Bilboko geltokia lurpean egiteko apustua berretsi diola.    

"Argi geratu da, Bilboko Udalak bezala, Ministerioak ere AHTa Bilbon lurpetik sartzea defendatzen duela", ziurtatu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena