Ekonomia -
Epaia
Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zerga baliogabetu du, "gehiegizkoa" dela ebatzita
Horrez gain, epaiak ez du atzeraeraginik izango eta, beraz, urriaren 26an baino lehen inpugnatutako kasuetan soilik itzuliko dute plusbalioaren dirua.
EFE | EITB MEDIA
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko udal zerga baliogabetu du, "gehiegizkoa" dela ebatzita.
Epaia joan den urriaren 26an jakinarazi zuten eta gaur argudioak azaldu dituzte. Auziak Andaluzia Justizia Auzitegi Nagusian du jatorria eta ebazpena ez zuten aho batez hartu, bi magistratuk boto partikularrak aurkeztu zituztelako.
Plusbalioa etxebizitza bat saltzerakoan ordaindu beharreko zerga da eta Konstituzionalak zerga hori kalkulatzeko modua indargabetu du, lursailaren balioa beti handitzen dela aurreikusten duelako, hala izan den eta benetako igoera zenbatekoa izan den kontuan hartu gabe.
Beraz, Konstituzionalak ez du zerga bera zalantzan jarri, baina ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko moduan dago egokia ez dela ondorioztatu du.
Bestalde, ebazpenak ez du atzeraeraginik eta, beraz, ordaindutako edo epaitutako plusbalioak ez dituzte itzuliko eta epaia argitaratu ondoren -urriaren 26a- jarritako helegiterik ez da onartuko.