Ekonomia -

EAE-ko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak laneko arriskuei buruzko behatokia eta katedra bultzatuko ditu

Enplegu Sailak 936 milioiko aurrekontua izango du datorren urtean eta Idoia Mendiak ekimen nagusiak azaldu ditu.  

Idoia Mendia lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EFE
Idoia Mendia lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EFE
Idoia Mendia lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Laneko Arriskuen Prebentziorako Behatokia sortuko du, eta lan medikuntzari buruzko katedra bat bultzatuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean.

Enplegu Sailak 936.227.285 euroko aurrekontua izango du datorren urtean, eta zenbateko horri Europar Batasunetik jasoko dituen 48.590.000 euro gehituko zaizkio.

Aurtengoarekin alderatuz gero, datorren urteko aurrekontua % 0,8 txikiagoa izango da. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, murrizketa hori "ulertzekoa da", egoera ekonomikoak hobera egin duenez, 2022an diru gutxiago erabiliko dutelako diru-sarrerak bermatzeko laguntzetan (35 milioi euro gutxiago) eta aldi baterako lan-erregulazioengatik eman beharreko laguntzetan (4,3 milioi euro gutxiago).   

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundera (Osalan) 17,2 milioi euro bideratuko dituzte, eta, beraz, aurrekontu hori % 10,4 haziko da aurtengo partidarekin alderatuta.  

"Igoerarik handienetakoa hor egin dugu, laneko segurtasuna eta osasuna guretzat lehentasuna direlako", azpimarratu du Mendiak.

 

 

               

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Idoia Mendia Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak EAEko Aurrekontuak Lan gatazkak