Ekonomia -

Gizarte ekintza

EH Bilduk dio Kutxaren egitasmoan ez zela Kutxaespazioaren salmenta aipatzen

Koalizioak gaitzetsi egin ditu "Gipuzkoako herritarren diruarekin" egindako "espekulazio operazioak". PPk esan du beste pauso bat dela "Gipuzkoaren deskapitalizazioan".

Kutxaespazioa. Argazkia: Kutxabank
Kutxaespazioa. Argazkia: Kutxabank
Kutxaespazioa. Argazkia: Kutxabank

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk azpimarratu du Kutxa Fundazioaren gizarte ekintza "Gipuzkoako herritarren diruarekin eraikia" dela, eta etekinak lurraldearentzat izan behar duela. Horregatik, gaitzetsi egin ditu "espekulazio operazioak".

Ohar batean, koalizioak azpimarratu du fundazioan dituen patronoek gizarte ekintza soziala mantentzea eta indartzea jasotzen zuen plan estrategiko bat babestu dutela, "salmenta prozesurik aipatzen ez zuena".

Horren harira, EH Bilduk adierazi du Fundazioaren Patronatuan aurkeztutako 2030 Plan Estrategikoan euskara, feminismoa eta ekologia agertzen zirela jardunbide gisa.

Hori horrela, EH Bilduk argitu du plana babestu duen arren, txosten horretan ez zela agertzen "salmenta prozesurik", beraz, ez zuela "Miramongo Kutxaespazioaren edo Arotz Enearen itxiera bbestu".

"EH Bilduk defendatzen duena da Kutxa Fundazioaren gizarte ekintza Gipuzkoako herritarren diruarekin eraikitzen dela, etekinak Gipuzkoarentzat izan behar duela, eta espekulazio operazioak errefusatzen ditu", gaineratu du.

Bestalde, Juan Carlos Cano PPren batzarkideak esan du Kutxaespazioaren itxiera "beste pauso bat" dela "Gipuzkoaren deskapitalizazioan, kasu honetan zientziari dagokionez".

"Osasun deskapitalizazioaren ostean, Kutxaren beste ikur nagusia zen Onkologikoan egindakoagatik, orain zientziaren sustapenari dagokio, eta etsigarria da gipuzkoarrentzat eta gure aurrezkientzat", kritikatu du ordezkari popularrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Kutxabank Gizartea Ekonomia EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak