Ekonomia -
Negoziazioa
Calviñok kontratuak sinpletzea eta behin-behinekotasuna murriztea jarri ditu baldintza gisa lan erreformarako
Gainera, subkontratazioa hobeto arautzea, negoziazio kolektiboko aldeak berriro orekatzea eta enpresen barruko malgutasunerako eta enpleguaren egonkortasunerako mekanismoak ezartzea babestuko du.
agencias | eitb media
Nadia Calviño Espainiako Gai Ekonomikotarako ministro eta lehen presidenteordeak adostu beharreko lau baldintza jarri ditu lan erreformaren negoziazioari begira, eta Pedro Sanchezek Gobernuaren ikuspuntua gainbegiratzea defendatu du.
Calviño Erroman egin ditu adierazpenok, G20ko buruzagien bileran, eta ukatu egin du lan erreformaren kontura Gobernu koalizioaren barruan krisia dagoenik.
Negoziazioari dagokionez, presidenteordeak nahitaez adostu beharreko lau puntu azpimarratu ditu: kontratuak sinpletzea, behin-behinekotasuna murriztea, subkontratazioa modu egokian arautzea, eta mekanismoak ezartzea enpresa barruko malgutasunerako eta enpleguaren egonkortasunerako.
Negoziazioak datozen asteetan fruitua ematea espero du Calviñok, izan ere, Ekonomia Ministerioko iturrietatik zehaztu dute helburua dela azaroan bertan akordioa ixtea, abenduan onartzea, eta urtarrilean indarrean egotea.