Ekonomia -

Krisi energetikoa

Aljeriak Espainia gasez hornitzen jarraituko du

Teresa Ribera ministro espainiarra Mohamad Arkab Aljeriako Energia ministroarekin bildu da; izan ere, lau egunetan amaituko da Magreb-Europa gasbidea erabiltzeko kontratua eta Espainiara bide horretatik iristen da gasa.  

Teresa Ribera ministro espainiarra Mohamad Arkab Aljeriako Energia ministroarekin. Argazkia: EFE
Teresa Ribera ministro espainiarra Mohamad Arkab Aljeriako Energia ministroarekin. Argazkia: EFE
Teresa Ribera ministro espainiarra Mohamad Arkab Aljeriako Energia ministroarekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aljeriako Gobernuak ziurtatu du Espainia gas naturalez hornitzeko sinatu zuen kontratua bete egingo duela eta, behar handiagoa izanez gero, gehiago esportatzeko prest agertu da, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikora ministroak  iragarri duenez.

Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea Mohamad Arkab Aljeriako Energeia ministroarekin bildu da asteazken honetan; izan ere, lau egunetan amaituko da Magreb-Europa gasbidea erabiltzeko kontratua. Hodi horren bidez jasotzen duten Espainiak eta Europako herrialdeek gasa.

Riberak azpimarratu du Aljeriako Gobernuak merkataritza-harremanei eutsi nahi diela eta, Espainiak hala eskatuz gero, gas gehiago esportatzeko prest agertu dela.

"Magrebeko gasbidea erabiltzeko kontratua urriaren 31n amaituko dela kontuan hartuta, ministroak azaldu digu gasa Medgazetik garraiatzeko modua aztertuko dutela", erantsi du Riberak.

Joan den abuztuan, Aljeriak harremanak hautsi zituen Marokorekin eta Magreb-Europa gasbidea erabiltzeari utziko ziola iragarri zuen, Marokotik igarotzen baita. Erabaki horrek ezinegona eragin zuen Espainian eta Europako gainerako herrialdeetan, Aljeriako gasa bide horretatik iristen zaielako.

Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?

1:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Maroko Energia berriztagarriak Gas naturalari buruzko albisteak Energia iturriak