Ekonomia -

GAS EMISIOAK

2050ean zero emisio lortzeko konpromisoa hartu dute Basque Net-Zero Industrial klusterrean bildutakoek

Kluster berriak Iberdrola, Petronor eta Euskal Autonomia Erkidegoko kluster industrialak integratuko ditu. Industria sektoreko emisioen murrizketa bizkortu eta lurraldea industriaren deskarbonizazioaren aitzindari bihurtu nahi du.

Zamudioko lantegi baten emisioak. Artxiboko argazkia: EFE
Zamudioko lantegi baten emisioak
Zamudioko lantegi baten emisioak. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Iberdrolak, Petronorrek eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria klusterrek "Basque Net-Zero Industrial" izeneko super klusterra aurkeztu dute. Bertan, alor berean lan egiten duten hainbat enpresak bat egin dute erakunde eta eragileekin elkarlanean arituz guztien onura bilatzeko asmoz. Kluster berri horretan bildu direnek helburu nagusi bat jarri dute: 2050erako zero emisio lortzea.

Gainera, mundu mailako WEF aliantzarekin bat egingo du NBEren klimari buruzko Glasgowko goi-bileran, industria sektoreko emisioen murrizketa azkartzeko.

Gaur goizean Barakaldoko BECen egin duten aurkezpenean parte hartu dute Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Iberdrola, Petronor, EAEko 16 klusterretako eta Enpresen Garapenerako Euskal Agentziko (SPRI Taldea) ordezkariek.

Super kluster horretan bildutakoek espero dute ekimenak aukera berriak irekiko dizkiela euskal enpresei teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorrita. Halaber, teknologia berrietan kualifikatutako lanpostuak sortuko direla aurreikusten dute.

Hasiera progresiboa

Basque Net Zero Industrial klusterraren lehen fasea azaroaren 3an hasiko da Glasgoweko goi-bileran. Hastapenetan erabki dute fokoa jartzea euskal industriaren isurketa guztien % 65 baino gehiago isurtzen duten bost industria prozesutan: finketa, siderurgia, galdaketa, zementua eta pasta eta papera.

Honela, ekimen honek World Economic Forumak definitutako lau garapen-arloetan proiektuak eta ekimenak egitea bultzatuko du: eraginkortasun energetikoa, elektrifikazio berriztagarria, hidrogenoa eta CO2aren atzitzea.

Arlo horietan eta bereziki hasierako fasean, Iberdrolak eta Petronorrek gidatuko dute, lehenetsitako industria-sektoreetako kluster elkarteekin koordinazioan, ekimen eta proiektuen garapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Industria sektorea Larrialdi klimatikoa NBEren klimari buruzko goi-bilera Euskadiko kutsadura