Ekonomia -

Greba

Bizkaiko autoeskoletako langileek "babes handia" eman diote grebari, eta ez dute baztertu mugagabe egitea

Astelehenean, urriaren 25ean, bost eguneko greba hasi da, hilaren 29ra arte; negoziazioa blokeatuta dagoela kontuan izanik, langileek ez dute baztertu greba mugagabeak deitzea.

Astelehen honetan, langileek protesta egin dute Bilbon. Argazkia: @ELAsindikatua
Astelehen honetan, langileek protesta egin dute Bilbon
Astelehen honetan, langileek protesta egin dute Bilbon. Argazkia: @ELAsindikatua

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko autoeskoletako langileek "babes handia" eman diote astelehen honetan ostiralera arte (hau da, hilaren 29ra arte) sektorean deituta dagoen grebari; horrez gain, kontuan izanik negoziazio kolektiboa "blokeatuta" dagoela, langileek ez dute baztertzen greba mugagabeak deitzea.

Testuinguru honetan, langileek beste protesta bat egin dute Bilbon. Hain zuzen, ibilaldia egin dute, Pio Baroja plazatik, APAVI patronalaren egoitzaraino; horren helburua izan da salatzea hamaika urte daramatzatela hitzarmenik gabe.

ATAB Bizkaiko autoeskoletako langileen elkarteko presidente Ana Alonsoren esanetan, negoziazioa blokeatuta dago, eta azken bileran ez da aurrerapenik izan. Alonsok esan duenez, ez da bilerarik aurreikusita, eta, patronalaren jarrerari erreparatuta, orain arte egindako mobilizazioak areagotzea erabaki dute.

Ez dute baztertzen greba mugagabea deitzea

Hala, astelehen honetan bost eguneko greba hasi da Bizkaiko autoeskoletan; Alonsok adierazi du, baina, ez dutela baztertzen greba mugagabea, negoziazioan mugimendurik ez bada.

ELAk, bere aldetik, zehaztu du grebak "babes handia" jaso duela. Ekainean, uztailean eta irailean ere egin dituzte grebak, eta, guztira, astelehen honetan hamaikagarren greba-eguna izan dute. Patronalak, sindikatuaren arabera, "ez du gatazka bideratu eta adostasunak bilatzeko inolako borondaterik", eta, hortaz, ondorengo lau egunetan ere greba izango da.

Sindikatuak gogora ekarri duenez, patronalak "ez zuen proposamenik eraman" urriaren 20an izandako bilerara; ELAk deitu zuen negoziazio-mahai hura: "APAVIk ez zuen erakutsi asmorik duenik adostu eta gatazka bideratzeko", esan du, eta, ondorioz, "ez dugu beste aukerarik izan, eta mobilizazioak deitzen jarraitu behar izan dugu".

ELAk nabarmendu duenez, Bizkaiko autoeskoletako langileek 11 urte daramatzate hitzarmena berritu gabe, eta, halaber, "soldatak, ordutegiak eta gainerako lan-baldintzak oso ezegonkorrak dira, bidegabeak kasu askotan". Gainera, "genero-arrakala handia dago, feminizatuen dauden administraritza-postuetan".

"Sektoreko lan-baldintzak erregularizatu, duindu eta hobetuko dituzten edukiak izango dituen hitzarmen bat"

Hortaz, urriaren 25, 26, 27, 28 eta 29rako greba deialdiari eutsiko zaio. Aurretik, bost greba-egun egin zituzten ekaina eta uztaila bitartean, eta astebete gehiago irailaren 20tik 24ra bitartean, "sektoreko lan-baldintzak erregularizatu, duindu eta hobetuko dituzten edukiak izango dituen hitzarmen bat" defendatzeko.

Sindikatuak gogorarazi duenez, Bizkaiko autoeskoletako langileek 11 urte daramatzate hitzarmena berritu gabe, eta "soldata, ordutegi eta gainerako lan-baldintza oso prekarioak eta kasu askotan irregularrak" dituzte. Gainera, ohartarazi du "genero-arrakala handia" dagoela administrazio-postu feminizatuenetan.

Beren aldarrikapenen artean, "soldatak erregularizatzeko eta erosteko ahalmena berreskuratzeko" taulak ezartzea dago; izan ere, "ia autoeskola guztietan", irakasleek "soldata ofizialak, hitzarmenaren arabera, modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin" konbinatzen dituzte, eta irakasle ez diren langileak "ia ez dira 1.000 euro gordinera iristen hilean".

Era berean, irakasle ez diren kolektiboentzako lanaldi-murrizketa eta "asteko 35 orduei begira irakasleekin parekatzeko urrats garrantzitsuak" eskatzen ditu, baita "ordutegien arrazionalizazioa ere, kasu askotan 21:00ak arte luzatzen direnak, eguneko 11 orduko lanaldiekin, larunbatetako lana barne".

Era berean, hainbat neurri defendatzen ditu, hala nola erretiro partziala, langileak gaztetzea ahalbidetuko dutenak, sektore horretan "adina arrisku-faktore bat izan daitekeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak