Ekonomia -

FAKTURA ELEKTRONIKOA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko uztailera arte atzeratu du TicketBai faktura elektroniko berria

Urtarrilaren 1etik aurrera borondatezkoa izango da eta ez derrigorrezkoa hasiera batean bezala. Araban ere uztailaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da faktura elektronikoko sistema berria. Bizkaian, aldiz, 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Kutxa erregistratzailea. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia)
Kutxa erregistratzailea
Kutxa erregistratzailea. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia)

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak sei hilabetez atzeratu du, 2022ko uztailaren 1era arte, TicketBai faktura elektronikoaren sistema. Urtarrilaren 1etik aurrera borondatezkoa izango da eta ez derrigorrezkoa hasiera batean bezala. Dena dela, Diputazioak kenkariak aplikatuko dizkie epe horren aurretik fakturazio sistema berri hori ezartzen duten dendari, autonomo, ostalari edo bestelako profesionalei.

TicketBai hiru foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako proiektua da. Indarrean sartzen denean, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk bete behar dituen fakturazio-software bat erabili beharko dute. Sistema horri esker, Ogasunek jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, neurri handi batean eskudiruarekin lan egiten dutenenak.

Gipuzkoako Ogasun Departamentua TicketBai sistema berriari buruzko Foru Agindu berri bat prestatzen ari da. Aldundiko iturriek aurreratu dutenez, aurkeztea eta onartzea espero dute.

Beste berritasunetako bat da erretiroa hartzetik gertu daudenek ez dutela TicketBai erabili beharko.

Araban uztailaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da faktura elektronikoko sistema berria. Bizkaian, aldiz, Batuz izenez bataiatu duten sistema 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. 200.000 profesionalei eragingo die fakturazio sistema berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Iruzurrak albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Enpresaburuak Gastu publikoa TicketBai berriak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak