Ekonomia -
LANDABENGO LANTEGIA
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena geldituko du gaur eta ostiralean
Aste hontako beste hiru lanegunetan normaltasunez lan egingo dute, hiru txandetan, Volkswagenen Landabengo lantegian.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du gaur (astelehena) eta urriaren 29an (ostirala), mikrotxip erdieroaleen faltagatik. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean normaltasunez lan egingo dute hiru txandetan.
Enpresak langileei jakinarazi dienez, ostiralean prentsa tailerreko makina bakarrak lan egingo du hiru txandetan, eta txapako lantegia, ostera, goizeko txandan soilik egongo da martxan.
Aste honetan, Landabengo lantegiak beste bi eten egingo ditu: astelehenean eta ostiralean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea