Ekonomia -

Hiruhileko kontuen aurrerapena

Euskadiko BPGa % 0,8 hazi da udan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Eustatek aurreratutako datuen arabera, EAEko ekonomia % 0,8 hazi da uztailetik irailera, aurtengo bigarren hiruhilekoarekin konparatuta. Enpleguak ere % 0,6 egin du gora.

Langile bat industria-enpresa batean lanean. Artxiboko irudia: Irekia
Langile bat industria-enpresa batean lanean.
Langile bat industria-enpresa batean lanean. Artxiboko irudia: Irekia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,8 hazi da 2021eko uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Bestalde, enpleguak ere % 0,6 egin du gora, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako hiruhileko kontuen aurreikuspenen arabera.

2020ko epe bereko datuekin alderatuta, EAEko BPGaren hazkundea % 3,8koa izan da; izan ere, orduan covid-19aren pandemiari eusteko hartutako murrizketek eragin nabarmena izan zuten.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuen kopuruak % 0,6 egin du gora udako hilabeteetan, aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 3,2, berriz, 2020ko udako datuekin alderatuta.

Halaber, Barne Produktu Gordina bostgarren hiruhilabetez jarraian hazi da. Gaurkoa datu aurreratua da, abendu hasieran emango baitu Eustatek behin betiko datua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd