Ekonomia -

Eskutitzak

Konpainia elektrikoak industria enpresekin harremanetan jartzen ari dira, "lasaitasun" mezua igortzeko

Argindarraren prezioak eta Moncloaren dekretuak sortutako tentsioaren erdian, EITB Mediak jakin duenez, konpainia elektrikoak industria enpresekin harremanetan jartzen ari dira.

Argindar dorre bat. Argazkia: EFE
Argindar dorre bat. Argazkia: EFE
Argindar dorre bat. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

tentsioaren erdian, EITB Mediak jakin duenez, konpainia elektrikoak industria enpresekin harremanetan jartzen ari dira, "lasaitasun" mezua igortzeko. Konkretuki, enpresei eskutitzak bidaltzen hasi dira, orain arteko kontratua eta baldintzak mantenduko zaizkiela baieztatuz, eta ondorioz, ez zaiela igoerarik aplikatuko.

Konpainia elektrikoen ezohiko etekinak murrizteko lege-dekretua onartu zuen ostegunean Diputatuen Kongresuak. Gainera, tramitazioa aldaketarik gabe egingo dute, lege-proiektu gisa onartzea atzera bota baitzuten.

Hala ere, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako presidenteordeak lege-dekretuaren defentsan azpimarratu zuenez, neurri gehienak aldi baterako dira (mozkinen murrizketa martxoaren 31ra arte aplikatuko da), eta "arrazoizko prezioetan" industriei hornitzen zaion energian ez aplikatzeko lanean ari dela zehaztu zuen.

Argindarraren prezioak gora egin aurretik hitzartutako kontratuen kasuan, prezio egonkorretan epe ertain eta luzera baldintzak konpainia elektrikoekin eta industriarekin negoziatzen ari dela esan zuen presidenteordeak.

Gaur egun, "iraileko aurreikuspenak (Gobernuak orduan onartu zuen lege-dekretua) zaharkiturik geratu dira", onartu zuen ministroak; beraz, "dagoeneko hartutako neurriak berriz aztertzera eta egokitzera beharturik gaude".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Iberdrola Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Industria sektorea