Ekonomia -
Elektrizitatea
Zeintzuk dira herritarrek argindarraren ordainagirian pagatzen dituzten zergak?
Hiru zerga mota aplikatzen dira egun.
EiTB Media
Faktore ugari dira argindarraren edo elektrizitatearen ordainagirian herritarrek pagatzen dutena baldintzatzen dutenak: kontratatutako potentzia, kontsumitutako kilowatten kopurua, merkatua bera bere osagai espekulatiboekin eta zergak.
Zergei dagokienez, hauek dira egun aplikatzen diren neurri fiskalak:
-Herritarrek % 5 ordaintzen dute argindarraren zergengatik. Potentziari eta kontsumoari aplikatzen zaizkio.
-Ekoizpen elektrikoari bigarren zerga bat aplikatzen zaio % 7koa. Konpainiek bere gain hartzen dute zerga, baina praktikan kostua kontsumitzaileek ordaintzen dute tarifan.
-% 21eko BEZa, aldi baterako murrizten dutenean salbu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea