Ekonomia -

Iruzurra

'Pandora paperen' balizko erantzukizunak ikertuko ditu Espainiako Ogasunak

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak iruzurgile handien ikerketei lehentasuna eman behar die.

Pep Guardiola Mancheste Cityko entrenatzailea 'Pandora paperetan' agertzen da. EFE
Pep Guardiola Mancheste Cityko entrenatzailea 'Pandora paperetan' agertzen da.
Pep Guardiola Mancheste Cityko entrenatzailea 'Pandora paperetan' agertzen da. EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak 'Pandora paperetan' agertzen diren pertsonen eta enpresen balizko erantzukizun fiskalak eta penalak ikertuko ditu. Estatuko 600 herritarren negozio ilunak argitara eman ditu ikerketa kazetarien nazioarteko partzuergo batek.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziako iturriek azaldu dutenez, erakunde fiskalak aurretik beste ikerketa batzuekin egin bezala jardungo du. 'Panamako paperak' adibide gisa jarri ditu. "Ustezko jokabide ilunen eta iruzurren berri duenean beti egin bezala", azpimarratu dute iturriek.

Zer dira Pandora paperak eta nortzuk agertzen dira bertan?
Zer dira Pandora paperak eta nortzuk agertzen dira bertan?
Zer dira Pandora paperak eta nortzuk agertzen dira bertan?

2:38

Espainian, El Pais egunkariak eta La Sexta telebistak filtrazioa aztertu dute, munduko zerga-paradisutan etekina atera duten enpresa edo pertsonen bila.

Espainiako 601 pertsona eta 751 offshore sozietate agertzen dira zerrendan.

Zer dira offshore sozietateak?
Zer dira offshore sozietateak?
Zer dira offshore sozietateak?

1:11

Gainera, dozenaka pertsona ospetsu azaltzen dira. Gutxienez 54k zabalik dauden auzi judizialekin lotura dute.

Gehienek Andorrako eta Espainiako abokatuak erabili dituzte bitartekari gisa, munduko zerga-paradisu sekretuetan tresnak sortzeko (Belize, Birjina uharteak, Bahamak edo Cook uharteak, besteak beste).

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak iruzurgile handien ikerketei lehentasuna eman behar die, diru-bilketan eragin handiagoa dutelako, "errealitate ekonomiko txikietan arreta jarri beharrean".

"Mota honetako kazetaritza lanak behar ditugu, eta Gesthak (Ogasun Ministerioko teknikariak) egiten duen lana aldarrikatu nahi dut, iruzurgile handiak ikertzea eta baliabide gehiago eskatu dituelako", zehaztu du presidenteordeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Iruzurrak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika Yolanda Diaz gaur