Ekonomia -
Conflicto laboral
Akordio partziala egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako garbiketan
ESKk, LABek, UGTk eta CCOOk sinatu dute akordioa, eta langileei soldatak igotzeaz gain, Hezuntzako eta EHUko Garbiketa Hitzarmeneko atzerapenak ordainduko dizkiete.
eitb media
ESK sindikatuak iragarri du akordio partziala lortu dutela Eusko Jaurlaritzarekin, LABekin, UGTrekin eta CCOOrekin batera, Hezkuntzako eta EHUko Garbiketako Hitzarmeneko atzerapenak ordaintzeko eta soldatak igotzeko.
Sindikatuak gogorarazi du soldatak izoztuta daudela 2018tik, aurreko akordio partziala sinatu zutenetik.
Gaur onartutako akordioarekin, soldata % 2,25 igoko diete 2019ko urtarriletik ekainera, eta % 2,5, uztailetik abendura. 2020an, berriz, % 2koa izango da igoera, eta % 0,9koa 2021ean.
ELAk, % 40,24ko ordezkaritza duenak, akordioa ez sinatzea erabaki du, berregokitzapen bat dela argudiatuta, baina negoziatutako igoerak zalantzan jarri gabe, ESKren arabera.
Hala ere, sindikatuak azpimarratu du "gatazka" ez dela amaituko "baldintzak parekatuko dituen lan hitzarmen bat sinatzen dugun arte".
Hurrengo negoziazio mahaia urriaren 20ean batzartuko da.