Ekonomia -
Lan-istripua
Bi dolu egun ezarri dituzte Ondarroan arrantzale baten heriotzagatik
Jatorri senegaldarreko langilea irailaren 28an hil zen Frantziako Estatuko kostan.
agentziak | eitb media
Ondarroako Udalak bi dolu egun ezarri ditu herriko arrantzale baten heriotzagatik. Jatorri senegaldarreko langilea irailaren 28an hil zen, Frantziako Estatuko kostan beharrean ari zenean.
Udalerri bizkaitarreko Udalak elkartasuna adierazi die hildakoaren senide eta lagunei, eta laguntza eskaini die.
Pedro Lasarte Aniztasun zinegotzia senegaldarren Ondarroako komunitatearekin dago etengabeko harremanetan behar duten guztian laguntza emateko.
Era berean, lan istripuagatik antolatu dituzten protesta ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei, eta iragarri du udal ordezkariak igandean Alamedan egingo den elkarretaratzean parte hartuko dutela.