Ekonomia -

Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena

Halaber, EAE erosketa-saskia betetzeko lurralderik garestienen artean dago, Balearrekin, Kanariekin eta Kataluniarekin batera. Valentzia eta Murtzia dira merkeenak.

Supermerkatu baten barrualdea. Irudia. Pixabay
Supermerkatu baten barrualdea
Supermerkatu baten barrualdea. Irudia. Pixabay

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) egindako ikerketa baten arabera. Lehen postuan Las Palmas dago.

Erkidegoei begiratuz gero, Euskal Automia Erkidegoa ere erosketa-saskia betetzeko lurralderik garestienen artean dago, Balearrekin, Kanariekin eta Kataluniarekin batera. Valentzia eta Murtzia dira merkeenak.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak urtero egiten duen erosketa-otarreari buruzko ikerketan 160.976 salneurri baino gehiago aztertu dituzte Espainiako Estatuko 65 hiritan dauden 1.103 saltokitan, baita Interneten ere.

Ikerketaren arabera, batez beste etxe batek elikadurara bideratzen duen aurrekontuaren % 19,5 aurreztu da azken urtean, baina hirien arteko aldeak oso esanguratsuak direla ohartarazi du; izan ere, gehienezko aurrezkia 325 eta 3.532 euro artekoa da.

Kanaria Handiko Las Palmas da erosketak egiteko tokirik garestiena, eta atzetik daude Getxo, Palma, Bartzelona eta Madrilgo Alcobendas , hurrenez hurren.

Supermerkatu kateei erreparatuz gero, Dani da, beste behin, katerik merkeena, eta Mas Ahorro eta Family Cash ditu atzetik. Espainiako Estatuko supermerkatuen artean, Alcampo da merkeena, eta Suma, berriz, garestiena.

Bestalde, OCUk nabarmendu du salneurriak batez beste % 0,4 igo direla, eta energiaren prezioaren garestitzeak erosketa-saskiko oinarrizko produktu batzuei eragin diela, hala nola esneari, arrautzei edo oilasko eta untxi haragiari.

OCUk dio erosketa-saskiko produktuen % 55 garestitu egin direla, eta % 45 merketu. Markako produktuek batez beste % 1,1 egin dute gora, ia marka zurikoek bezala ( % 1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Kontsumitzaileen eskubideak Erosketa saskia