Ekonomia -

Lan-istripua

Arrantzale bat hil da Ondarroako arrantza-ontzi batean izandako istripuan

Zendutakoa Ondarroan bizi zen jatorri senegaldarreko 40 urteko gizasemea da. LABek salatu du lan-istripurik ez izateko protokoloak "huts egin" duela.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroan urteak zeramatzan 40 urteko senegaldar bat hil da lan-istripu baten ondorioz. Ezbeharra bart gertatu da 'Kaxarra' arrantza-ontzian (Chemaipa SL enpresarena da).

Dirudienez, gizona polea handi batek jo du sabelean itsaso zabalean lanean ari zela.

LAB sindikatuaren arabera, lan-istripurik ez izateko protokoloak "huts egin" du; izan ere, ezbeharraren balorazioa egin duen medikuak "arriskurik ez" zegoela ebatzi du, "istripua larria izan arren", eta handik hiru ordura hil da langilea.

Sindikatuaren ustez, kasu honetan "irizpide ekonomikoak" lehenetsi dituzte, langileen segurtasunaren kaltetan. Sindikatuak esan du protokoloa aldatu behar dela. 

Ostiralerako lan-istripua gaitzesteko elkarretaratzea deitu du LABek ostiralerako, Chemaipa enpresaren egoitzaren aurrean.

Osalanek bere gain hartu du gertatutako argitzeko ikerketa. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 49 pertsona hil dira aurten lan-istripuen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da Bizkaian? LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Ondarroa argazkiak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen azken ordukoa Arrantza kanpaina azken ordukoa Lea-Artibai azken ordukoa