Ekonomia -

Argindarraren faktura

Argindarraren prezioak enegarren marka hautsiko du asteazkenean: 190 euro megawatt orduko

Ordurik garestiena 20:00etatik 21:00etarakoa izango da. Tarte horretan argindarraren prezioa 208,47 eurokoa izango da megawatt orduko.

Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren bataz besteko prezioak marka berri bat hautsiko du asteazken honetan Espainian: 189,9 euro megawatt orduko. Azkeneko errekorra duela hamar egunekoa da: 188,18 euro ordaindu ziren orduan.

Uztailean, abuztuan eta iraila hasieran etengabe goraka egin ostean, azken astean beherako joera izan du argindarraren prezioak. Duela astebeteko datuekin alderatuta, prezioaren hazkundea % 8,2koa izango da asteazkenean. Duela urtebete, berriz, argindarraren bataz besteko prezioa 48,35 eurokoa zen. Beraz, igoera % 292koa izan da.

Ordurik garestiena 20:00etatik 21:00etarakoa izango da. Tarte horretan argindarraren prezioa 208,47 eurokoa izango da megawatt orduko. Preziorik merkeena, ostera, goizaldeko 03:00etatik 04:00etara bitartekoa: 167,01 euro.

Gauzak horrela, argindarraren prezioak inoizko marka guztiak hautsiko ditu irailean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea