Ekonomia -

Bilboko hegoaldeko saihesbidea

Bizkaiak 600.000 euro itzuliko dizkie 25.000 garraiolariri

Bilboko saihesbide berriko bidesaria % 35 merkatuko da ibilgailu astunentzat asteazkenetik aurrera, eta garraiolarien sektorearekin adostutakoa gauzatuko dute horrela.

Garraiolarien protesta. Argazkia: EITB
Garraiolarien protesta. Argazkia: EITB
Kamioiek beherapena izango dute Bilbo hegoaldeko saihesbidean

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak % 35 merkatuko du bidesaria asteazkenetik aurrera Bilboko hegoaldeko saihesbidea erabiltzen duten ibilgailu astunentzat. Atzeraeraginezko izaera izango du neurriak eta, hortaz, 2011ko urritik bide hori erabili zuten 25.000 garraiolariri 600.000 euro itzuliko zaizkiela esan du Itziar Garamanedi Lan Publiko eta Garraioetako diputatuak.

Foru Gobernuak bidesari berriak arautzeko dekretua onartu du gaur, garraiolarien sektorearekin negoziatu ostean. Egungo prezioak % 35 merkatuko dira Bilboko saihesbide berriko bidesarian.

Akordiora joan den urrian iritsi zirela azaldu dute, baina ezin izan dutela aurretik ezarri zehaztu dute, dekretu proposamena entzunaldi publikoan eratu behar izan delako eta Europako Batzordeko Mugikortasun zuzendaritzaren onarpena behar zelako, joan den otsailaren 14an iritsi zen baimena.

Dekretu honek atzeraeraginezko izaera duela esan du Garamendik OBE gailuekin edota kreditu txartelekin ordaindu dutenentzat. Dirua kontu horietan sartuko dietela zehaztu du Garraio diputatuak, eta denera 25.000 garraiolarik jasoko dute.

Dekretu honekin, Bizkaiko Aldundiak ibilgailu astunen bidesaria % 35 merkatuko du 1 eta 2 kategoria dutenentzat.

Gainera, saihesbidea maiz erabiltzen dutenentzat deskontuak ezarriko direla ekarri du gogora Garamendik. Zehazki, hilean gutxienez 20 aldiz erabiltzen dutenentzat % 13 gehiago merkatuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak % 35 merkatuko du bidesaria asteazkenetik aurrera Bilboko hegoaldeko saihesbidea erabiltzen duten ibilgailu astunentzat. Atzeraeraginezko izaera izango du neurriak eta, hortaz, 2011ko urritik bide hori erabili zuten 25.000 garraiolariri 600.000 euro itzuliko zaizkiela esan du Itziar Garamanedi Lan Publiko eta Garraioetako diputatuak.Foru Gobernuak bidesari berriak arautzeko dekretua onartu du gaur, garraiolarien sektorearekin negoziatu ostean. Egungo prezioak % 35 merkatuko dira Bilboko saihesbide berriko bidesarian.Akordiora joan den urrian iritsi zirela azaldu dute, baina ezin izan dutela aurretik ezarri zehaztu dute, dekretu proposamena entzunaldi publikoan eratu behar izan delako eta Europako Batzordeko Mugikortasun zuzendaritzaren onarpena behar zelako, joan den otsailaren 14an iritsi zen baimena.Dekretu honek atzeraeraginezko izaera duela esan du Garamendik OBE gailuekin edota kreditu txartelekin ordaindu dutenentzat. Dirua kontu horietan sartuko dietela zehaztu du Garraio diputatuak, eta denera 25.000 garraiolarik jasoko dute.Dekretu honekin, Bizkaiko Aldundiak ibilgailu astunen bidesaria % 35 merkatuko du 1 eta 2 kategoria dutenentzat.Gainera, saihesbidea maiz erabiltzen dutenentzat deskontuak ezarriko direla ekarri du gogora Garamendik. Zehazki, hilean gutxienez 20 aldiz erabiltzen dutenentzat % 13 gehiago merkatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Dirulaguntzak Bizkaiko Foru Aldundia Kamioientzako bidesariak Supersur