Ekonomia -

Argindarra

Argindarraren prezioak behera egin du berriro, eta 159,37 euroan dago

Ostegunean erdietsitako errekorraren ostean (188,18 euro), 11 milioi erabiltzaileren prezioa markatzen duen eta merkatu libreko hornidura jasotzen duten 17 milioi erabiltzaileentzat erreferentziazkoa dena ia 30 euro merkatu da.

Jendea kalean. Argazkia: EiTB
Jendea kalean. Argazkia: EiTB
Jendea kalean. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Handizkako merkatuko argindarraren batez besteko prezioa 159,37 euroan kokatu da (MWh) biharko, gaur baino % 4,16 merkeago. Hori horrela, bigarren egunez jarraian jaitsiko da.

Ostegunean erdietsitako errekorraren ostean (188,18 euro), 11 milioi erabiltzaileren prezioa markatzen duen eta merkatu libreko hornidura jasotzen duten 17 milioi erabiltzaileentzat erreferentziazkoa dena ia 30 euro merkatu da.

Hala eta guztiz ere, duela urtebetekoa halako hiru balio du orain argindarrak, OMIE merkatuko operadorearen datuen arabera.

Ordu tarteka, bihar 187,18 euro ordainduko da 22:00etatik 23:00etara, baina 125,94 17:00etatik 18:00etara.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea