Ekonomia -

Lana

Arcelor Mittal enpresako batzordeak bertan behera utzi ditu lanuzteak zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren

ELAk iragarri duenez, aldi baterako laneko enpresetako beharginak "pixkanaka" enpresako langile bihurtuko dira, "gutxieneko lantalde bat" zehaztu dute eta "langile mugagabeen kontratazioa arautu dute".

Arcelor enpresa, kanpotik. Argazkia: ELA Sindikatua.
Arcelor enpresa, kanpotik. Argazkia: ELA Sindikatua.
Arcelor enpresa, kanpotik. Argazkia: ELA Sindikatua.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittalen Sestaoko enpresa batzordeak bertan behera utzi ditu irailerako aurreikusitako lanuzteak, zuzendaritzarekin gutxieneko lantalde bat ezartzeko eta aldi baterako laneko enpresetako langileak hartzeko akordioa adostu ostean.

Ohar batean, ELA sindikatuak zuzendaritzarekin lortutako akordioaren berri eman du. Horren arabera, aldi baterako laneko enpresetako beharginak enpresako langile izatera igaroko dira "pixkanaka", "gutxieneko lantalde bat" zehaztu dute eta "langile mugagabeen kontratazioa arautu da".

Gainera, akordioaren arabera, "hainbat langileri ezarritako enplegu eta soldata zigorrak ohartarazpen huts bihurtuko dira".

Sindikatuak azaldu duenez, akordioa "irailean beste lanuzte deialdi bat egin ostean heldu da, ELAk proposatuta", eta batzordeak aurreikusitako lanuzteak bertan behera utzi dituela azpimarratu du, adostutakoa "positiboa" dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Sestao ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Metalgintza albisteak