Ekonomia -
Argindarraren faktura
Argindarraren prezioa inoizko garestiena izango da gaur: 172,78 euro/MWh
Espainiako Gobernuak argiaren kostua murrizteko neurriak iragarri ditu, baina bitartean argindarraren prezioak goraka segitzen du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Argindarraren batez besteko prezioak marka guztiak hautsiko ditu asteazken honetan: 172,78 euro/MWh.
Asteartean, argindarrak 153,43 euroko prezioa izan zuen. Beraz, 19,35 euroko igoera izan du; hau da, % 12,6 garestiago ordainduko dugu.
Ordu-tarterik garestiena 09:00etatik 11:00etarakoa izango da, tarte horretan 180 euro ordainduko baitira megawatt-orduko. 24:00etan, berriz, 159,42 euroko kostua izango du.
Iazko iraileko hirugarren astearteko datuekin alderatuta, argindarraren prezioa hirukoiztu egin da, 48,9 euroko prezioa baitzuen orduan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea