Ekonomia -

Lana

Manifestazio batek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko "enpleguaren suntsipena" salatu du Barakaldon

CNT sindikatuak azaldu duenez, "15 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten langileak kaleratu dituzte, enpresak proposatutako lan-erregulazioko espedientearen barruan, eta, ondoren, ekoizpena azpikontratatzeko baldintza penagarrietan".

Manifestazioa Barakaldon. Irudia: @CNT_Villaverde
Manifestazioa Barakaldon
Manifestazioa Barakaldon. Irudia: @CNT_Villaverde

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestazio batek Ezkerraldean eta Meatzaldean lanpostuak suntsitu dituztela salatu du Barakaldon, eta Mediapost multinazionalean kaleratutako langileak berriz hartzea eskatu du.

CNT sindikatuak azaldu duenez, "nahiz eta lan karga eta irabaziak izan, 15 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten langileak kaleratu dituzte, enpresak proposatutako lan-erregulazioko espedientearen barruan, ondoren ekoizpena azpikontratatzeko baldintza penagarrietan".

Mobilizazioan ohartarazi dutenez, Barakaldon "8.000 langabe inguru daude, 22.000k lan prekarioa dute eta familien herenak baino gehiagok hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituzte".

Era berean, langileen elkartasunerako eta "Mediapost bezalako enpresen gehiegikeriak ez onartzeko" deia egin dute, "elkarbizitzaren aitzakiaz, lan-eskubideak murrizteko eta langileen lan-baldintzak prekarizatzeko aukera paregabea ikusi dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Sindikatuak Lan gatazkak