Ekonomia -

Iruñea

Txantreako eremu urdineko langile bat zauritu da perdigoikada bat jasota

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, "ustezko erasotzailea identifikatzeko zantzuak" dituzte. Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak erasoa salatu du eta elkartasuna adierazi dio zauritutako beharginari.

Perdigoiak bizkarraldean zauria utzi dio langileari. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Perdigoiak bizkarraldean zauria utzi dio langileari.
Perdigoiak bizkarraldean zauria utzi dio langileari. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Txantrea auzoan aparkatzeko eremu urdineko langile bat zauritu da perdigoi tiro bat jasota, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ikerketa zabaldu dute, eta agenteen arabera, "ustezko erasotzailea identifikatzeko zantzuak" dituzte.

"Halakoak ez lirateke inoiz gertatu behar", salatu du Udaltzaingoak Twitter bidez zabaldutako mezuan.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak erasoa salatu du eta "onartezina" dela erantsi du. Halaber, zauritutako beharginari babesa adierazi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Iruñeko Udala TAO