Ekonomia -

Mobilizazioak irailean

Pentsiodunen mugimenduak argindar enpresen eta bankuen aurkako protestak egingo ditu hilabete honetan

Horrela, datorren astelehenean, irailak 13, argindarraren igoeraren kontra protesta egingo du martxa batek, eta irailaren 20an, bankuen aurka, bulegoak eta kutxazainak ixteagatik.

Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak asteroko mobilizazioei heldu die berriz astelehen honetan, Bilbon eta Donostian, eta kaleetan protestan jarraituko dutela ohartarazi du. Horrela, hilabete honetan argindar enpresen eta bankuen kontrako protestak egingo dituztela iragarri du.

Udan mobilizazioak eten ondoren, astelehen honetan 100 pertsonak elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxe aurrean, nahiz eta termometroak 34 gradu neurtu. Donostian, Alderdi Ederren batu dira pentsiodunak. Gasteizen, aldiz, irailaren 13an itzuliko dira kaleetara.

Bilbon, Espainiako Gobernuak, CCOOk, UGTk eta CEOEk pentsioak erreformatzeko adostutako akordioa berriro errefusatu du Andrea Uña bozeramaileak, baita Espainiako Exekutiboak Kongresura bidalitako lege-proiektua eta Toledoko Itunaren akordioak ere.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak kolektibo horren aldarrikapen nagusiak gogora ekarrita, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa edo alargunentzako igoera nabarmendu ditu Uñak.

Egutegia

Helburuak lortzeko, kalean protesta egiten jarraituko dute pentsiodunek. Horrela, datorren astelehenean, irailak 13, argindarraren igoeraren kontra egingo du protesta martxa batek, eta irailaren 20an, bankuen aurka, bulegoak eta kutxazainak ixteagatik.

Urriaren 1ean (Adineko Pertsonen Eguna) ekitaldi bereziak izango dira, hilaren 28an Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta azaroaren 13rako, sindikatuekin eta gizarte-eragileekin batera deitu dute protesta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Pentsioak Elektrizitatea