Ekonomia -

Bilbok ostalaritza eta kulturarako bonuen kanpaina berri bat jarri du martxan

Zehazki, 124.000 bonu ostalaritzarako izango dira, eta 30.529 kulturarako. Horietan 1,5 milioi inbertituko dira covid-19aren pandemiak kaltetutako sektoreak suspertzeko.

Zerbitzari bat terraza batean bezeroekin. Irudia: EFE
Zerbitzari bat terraza batean bezeroekin
Zerbitzari bat terraza batean bezeroekin. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 155.000 bonu jarriko ditu martxan ostalaritzan eta kulturan kontsumitzeko, eta 1,5 milioi euro inbertituko ditu covid-19aren pandemiak kaltetutako sektore horiek suspertzeko.

Kanpaina asteazken honetan, irailaren 8an, hasiko da, ostalaritza eta kultura negozioek programan izena emateko epea irekita, baina Udalak ez du jakinarazi noiz jarriko dituen bonuak salgai.

Zehazki, ostalaritzako 124.000 bonu eta kulturarako 30.529 izango dira. Bonu bakoitzaren zenbatekoaren erdia Udalak berak ordainduko du. Ostalaritzako bonuen kasuan, zenbatekoaren % 50 establezimenduetara transferituko da webgunean erosi ondoren, eta beste % 50 trukatu ondoren.

Kulturako bonuen kasuan, bonuaren zenbatekoaren % 100 likidatuko da establezimenduan trukatzen den unean.

Kanpaina hau Bilboko udal talde guztiek onartutako planaren neurrietako bat da pandemiaren ostean ekonomia suspertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Tabernak