Ekonomia -
Etxebizitza duina
Hainbat plataformek Azoraren alokairuen igoera "eskandalagarria" salatu dute Donostian
Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformek igoera "% 33tik gorakoa" dela azaldu dute, baita mugimendu "espekulatzailea" dela salatu ere.
Agentziak | EITB Media
Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformetako kideek Azora inbertsio-funtsaren alokairuen "igoera eskandalagarria" salatu dute gaur, Donostian.
Hiru elkarteetako ordezkariek prentsaurrekoa egin dute Bulebarrean. Elkarrekin Podemos-IUko Arantza Gonzalez eta Haizea Garaik, eta EH Bilduko Reyes Karrerek ekitaldia babestu dute, baita sindikatuetako eta beste hainbat elkarteko kideek ere.
Prentsa aurrekoan banatutako oharrean argitu dutenez, plataformek ez dute onartuko % 33tik gorako igoera "espekulatzailea".
"2015eko ekainetik, Donostia kaleratzerik gabeko hiria da eta alkateak banketxeen eta inbertsio-funtsen arteko bitartekari lanak egin behar ditu, herritar zaurgarrienen kaleratzea ekiditeko", irakurri dute.
Azkenik, antolatzaileek gogorarazi dute etxebizitza eskubide bat dela, eta ez "putre-funtsen menpe dagoen negozioa".