Ekonomia -

Lan erreforma

Lan erreforma indarrean dago

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean jada indarrean dagoen erreformari buruzko xehetasunak helarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean, joan den ostiralean onartutako lan erreformaren inguruko "xehetasunak" helarazteko.

Goizeko 11.00etan Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari orokorrarekin eta Candido Mendez UGTkoarekin elkartuko da. Baita, Juan Rosell CEOE patronalaren zuzendariarekin eta Jesus Terciado Cepymekoarekin ere. Arratsaldean, langile autonomoen erakunde nagusietako ordezkariekin bilduko da Ministeritzako egoitzan.Sindikatua,k gogor kritikatu duten erreforma negoziatu eta aldaketaren bat lortzeko itxaropenarekin doaz bilerara. Euren ustez ez du langabeziaren arazoa konponduko, eta greba orokor bat deitzea erreforma bideratzen den bitartean sar daitezkeen aldaketen baitan egongo da. Izan ere, lege dekretu moduan onartu zen arren, lege proiektu moduan bideratuko dute, eta aldaketak izan ditzake Kongresuan eta Senatuan.

Bañezen asmoa, ordea, sindikatuekin "testua hobetzeko" elkarlanean aritzea da.

Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orkorra UGT eta CCOO sindikatuetako buruzagiekin bilduko da astelehenean erreforma aztertzeko.

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean, joan den ostiralean onartutako lan erreformaren inguruko "xehetasunak" helarazteko.Goizeko 11.00etan Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari orokorrarekin eta Candido Mendez UGTkoarekin elkartuko da. Baita, Juan Rosell CEOE patronalaren zuzendariarekin eta Jesus Terciado Cepymekoarekin ere. Arratsaldean, langile autonomoen erakunde nagusietako ordezkariekin bilduko da Ministeritzako egoitzan. Sindikatua,k gogor kritikatu duten erreforma negoziatu eta aldaketaren bat lortzeko itxaropenarekin doaz bilerara. Euren ustez ez du langabeziaren arazoa konponduko, eta greba orokor bat deitzea erreforma bideratzen den bitartean sar daitezkeen aldaketen baitan egongo da. Izan ere, lege dekretu moduan onartu zen arren, lege proiektu moduan bideratuko dute, eta aldaketak izan ditzake Kongresuan eta Senatuan.Bañezen asmoa, ordea, sindikatuekin "testua hobetzeko" elkarlanean aritzea da.Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orkorra UGT eta CCOO sindikatuetako buruzagiekin bilduko da astelehenean erreforma aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea CCOO UGT albisteak CEOEri buruzko albisteak