Ekonomia -

Zaldibar

Zaldibarko herri-akusazioak erantzuleak topatuko dituela ziurtatu du, erantzule politikoak barne

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak eta Zaldibar Argituk osatzen duten herri akusazioak familien eta akusatuen arteko akordioa "errespetatzen eta ulertzen" du, baina Zaldibarren gertatutakoa argitzeko lanean jarraituko du.

Zaldibar Argituk deitutako manifestazioa Zallan, maiatzean.
Zaldibar Argituk deitutako manifestazioa Zallan, maiatzean.
Zaldibar Argituk deitutako manifestazioa Zallan, maiatzean.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko zabortegiaren erortzean ingurugiro delituaren ataleko herri-akusazioak, Euskal Herriko Euskubide Sozialen Gutunak eta Zaldibar Argitu plataformak osatua, ziurtatu dute erantzule guztiak topatuko diuztela, "baita politikoak ere".

Sindikatuek eta mugimendu sozialek osatutako bi plataformek ohar batean adierazi dute langileen segurtasunaren aurkako eta zuhurtizagabe larriagatik bi homizidoren delitua egotzita zabaldutako pozesu judizialean alde desberdinek adostutako akordioaren inguruko iritzia. 

Gaur jakin da Verter Recycling enpresako (Zaldibarko zabortegiaren jabea) hiru arduradunen eta fiskaltzaren eta hildakoen familien artean akordio batera iritsi direla; horren arabera, akusatuek sei hilabeteko kartzela-zigorra hartuko dute, eta, beraz, kartzela saihestuko dute.

Familien akordioa "errespetatzen eta ulertzen" dutela esan ostean, bi plataformek gogorarazi dute herri-akusazio gisa ere aurkeztu zirela prozesu horretan, eta ez zituztela onartu. Akordioaren negoziazioan egotea saihestu izana "susmagarritzat" jo dute.

"Hilabete eskasean epaitegietan itxi da kasua, dena ondo antolatuta zegoen azkar egiteko eta, gainera, oporretan. Zarata handia egitea interesatzen ez zaionean, Eusko Jaurlaritzak asko erabiltzen duen trikimailua da hori".

Azpimarratu dutenez, ingurumen delitu baten inguruko prozesua zabalik dago, eta prozedura horretan "Zaldibarren gertatutakoa argituko da".

Hala, Zaldibar

Alderdien erreakzioak

Testuinguru horretan, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du akordioak ezin duela balio Eusko Jaurlaritzak gertatutakoaren inguruan duen "erantzukizuna ezkutatzeko". Hala, "Zaldibarko hondamendiari buruzko prozesu judizialak ezin dira itxitzat jo Administrazioaren erantzukizunak argitu gabe".

Gainera, Oteroren hitzetan, "enpresak orain aitortzen dituen delituak posible izan ziren zabortegian Administrazioaren kontrolek nabarmen huts egin zutelako, eta horrek ardura politikoak ere garbitzea eskatzen du ezinbestean".

"Abian dauden bi prozesu judizialak, beraz, ezin dira itxi Urkulluren Gobernuak Zaldibarren dituen ardurak argitu eta garbitu gabe, Justizia kontua da", gaineratu du.

Podemos Ahal Duguk, bere aldetik, ardura guztiak argitzeko eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak "hondamendi honetan edozein erantzukizun politiko bere gain hartu gabe" jarraitzen duela salatu du. Alderdiak salatu duenez, "bere kudeaketa negargarria dela eta erru guztia Verter Recycling enpresan irauli du".

Sare soziaetan zabaldutako ohar batean, alderdi moreak elkartasun eta maitasun mezua helarazi die hildako bi langileen familiei, bereziki Joaquin Beltranen gertuko senide eta lagunei, "haren gorpua betiko lurperatuta egongo baita zabortegian, Eusko Jaurlaritzak bilaketa bertan behera uztea erabaki ostean, sendiaren borondatearen kontra".

Bestalde, luiziaren ostean ustezko ingurumen-delitu batengatik abiatutako ikerketa judiziala oraindik zabalik dagoela gogora ekarri du Podemos Ahal Duguk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Eusko Jaurlaritza Delituak Alderdi politikoak bideoak Gizartea Ekonomia albisteak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Zaldibar Ingurumena EAEko kutsadura gaur Durangaldea gaur Lur-jausiei buruzko albisteak