Ekonomia -
Erreakzioak
CEOE: 'Lan-erreformak guk eskatutako ia guztia jaso du'
Enpresarien arabera, erreforma "bide onetik doa" eta bost puntutik lau eta erdi emango lizkiokeela esan du, "letra txikia irakurri baino lehen".
Erredakzioa
Arturo Fernandez CEOEko presidenteordeak txalotu egin du Gobernuak ostiral honetan onartutako lan-erreforma "guk eskatutako ia guztia" biltzen duelako. Enpresarien hitzetan, erreformak lanpostu "iraunkor eta egonkorrak" sortzea ekarriko du.
Europa Pressi egindako adierazpenetan, Fernandezek esan du "erreforma serioa eta beharrezkoa" da eta "bide onetik doa". Ondorioz, bost puntuko eskalan lau puntu eta erdi emango lizkiokeela gaineratu du.
"Enpresariek eta gizarteak berak aspalditik eskatutako erreformaren amaieraren hasiera dela uste dut. Herrialdeak behar duen behin-betiko erreformaren zati bat da", azaldu du.
Onartutako erreformaren bidez, Gobernuak "Espainiaren 'renove' plana" egiten ari dela uste dute enpresariek. Hala ere, argi utzi nahi izan du enpresariak ez direla "bihar bertan" kontratatzen hasiko, hori egin baino lehen kreditua mugitu dadila nahi dute.
Arturo Fernandez CEOEko presidenteordeak txalotu egin du Gobernuak ostiral honetan onartutako lan-erreforma "guk eskatutako ia guztia" biltzen duelako. Enpresarien hitzetan, erreformak lanpostu "iraunkor eta egonkorrak" sortzea ekarriko du. Europa Pressi egindako adierazpenetan, Fernandezek esan du "erreforma serioa eta beharrezkoa" da eta "bide onetik doa". Ondorioz, bost puntuko eskalan lau puntu eta erdi emango lizkiokeela gaineratu du. "Enpresariek eta gizarteak berak aspalditik eskatutako erreformaren amaieraren hasiera dela uste dut. Herrialdeak behar duen behin-betiko erreformaren zati bat da", azaldu du. Onartutako erreformaren bidez, Gobernuak "Espainiaren 'renove' plana" egiten ari dela uste dute enpresariek. Hala ere, argi utzi nahi izan du enpresariak ez direla "bihar bertan" kontratatzen hasiko, hori egin baino lehen kreditua mugitu dadila nahi dute.