Ekonomia -

Argindarraren faktura

Espainiako Gobernuak ez du argindarraren prezioa mugatuko

Unidas Podemosek argindarraren prezioa legez mugatzea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak baztertu egin du aukera hori.

Teresa Ribera Trantsio Ekologikorako ministroa. Argazkia: EFE
Teresa Ribera Trantsio Ekologikorako ministroa.
Espainiako Gobernuak ez ditu argindarraren gehieneko prezioak finkatuko

1:20

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak argindarraren tarifan aldaketak egingo dituela, azken aldian gora egiten ari den prezioa egonkortzeko asmoz.

Aldi berean, baina, baztertu egin du argindarraren prezioa legez mugatzea, Unidas Podemosek proposatu bezala.  

Riberak adierazi du merkatu maioristan prezio maximoak edo minimoak ezartzea nazioarteko zuzenbidea urratzea izango litzatekeela.

"Gobernu honetan ez dugu inoiz hartuko nazioarteko zuzenbidearen aurkako neurririk, hori baita egin dezakegun gauzarik okerrena", azpimarratu du argindarraren prezioa mugatzeko aukerari ateak itxita.

Edonola ere, Riberak ziurtatu du Espainiako Gobernuak "borroka politikoa" egingo duela Bruselan, kontsumitzaileek ordaintzen duten argindarraren faktura merkatzeko bitartekoak jar daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea