Ekonomia -

Koronabirusa

Zinema-aretoek % 75eko edukiera izateko baimena eskatu dio EZAE elkarteak Jaurlaritzari

Horren arabera, "oso kaltegarria" da neurri berak lokal eta instalazio guztietan ezartzea, "jarduera bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu gabe". Hori dela eta, Legebiltzarreko talde guztiekin bilduko da.

Bizkaiko zinema-areto bat, jenderik gabe. Artxiboko argazkia: @arteanet
Bizkaiko zinema-areto bat, jenderik gabe. Artxiboko argazkia: @arteanet
Bizkaiko zinema-areto bat, jenderik gabe. Artxiboko argazkia: @arteanet

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak (EZAE) ostiral honetan iragarri duenez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako talde guztiekin bilduko da, "zinema-aretoen egoera larria eta horien etorkizun iluna aztertzeko". Ildo horretatik, Jaurlaritzak hartutako neurria "berehala zuzentzeko" eskatu du, eta aretoei gaur egungo edukieraren % 35etik % 75era pasatzeko aukera emateko, "Estatuan orokorki egiten ari diren moduan".

Ohar batean, Euskadiko zinema-areto pribatuak eta kudeaketa pribatukoak biltzen dituen elkarteak berretsi du "ulertezina" dela Eusko Jaurlaritzak "aretoen edukiera % 35ean mantentzea hilabetez baino gehiagoz, Estatu osoko murrizketarik handiena, erabaki hori justifikatzen duen daturik eman gabe".

EZAEren arabera, "oso kaltegarria" da neurri berak lokal eta instalazio guztietan ezartzea, "jarduera bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu gabe".

"Pandemia osoan ez da agerraldirik edo istilurik izan zinema-aretoetan", nabarmendu du EZAEk. Hala, aretoek higiene eta osasun neurri guztiak beteta, "leku seguruak" direla erakutsi dutela gaineratu du.

"Edukiera murrizteak eragindako kalte ekonomikoak 600.000 eurotik gorakoak dira Euskadiko zinema-aretoetan", salatu du elkarteak.

"Hortaz, azken urte eta erdiko hondamendia azken bi hilabeteetan pixkanaka arintzen ari bazen ere, egoera jasangaitz berriak, hasteko, bi aretoren itxiera eragin du aldi baterako Euskadin, Getxon eta Durangon, hain zuzen ere", zehaztu du.

"Zoritxarrez, murrizketa berriek ezinezko egiten dute aurrerapauso horiei eustea, eta, ondorioz, aldi baterako lan-erregulazio berriak, zinema-aretoen itxierak eta ordutegi-murrizketak datoz", ohartarazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Getxo Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Salaketak Ekonomia Zinema Eguneko albisteak Gasteiz Kultura Durango Albisteak Osasun albisteak Aisia Koronabirusa Euskal Zinema