Ekonomia -

Gipuzkoa

Eraikuntzako langile bat hil da Ormaiztegin

54 urteko gizonezkoa hilotz topatu zuten atzo bere autotik gertu, lanaldia amaitu ostean.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Construcciones Moyua enpresako langile bat zendu zen atzo Ormaiztegin (Gipuzkoa), ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenez. Lankideek topatu zuten hilda 54 urteko gizonezkoa, bere autotik gertu, lanaldia amaitu ostean.

Sindikatuaren esanetan, etxera itzultzeko arropa aldatzen ari zenean hil zen gizona, eta autoaren ondoan zerraldo aurkitu zuten lankideek.

ELAk samina adierazi die hildako langileen kide eta gertukoei. Salatu duenez, "heriotza berri horrek agerian uzten du lan-prekarietatearen hedapenak eragin berezia duela urtero lanean arrazoi ez traumatikoengatik (istripu kardiobaskularrak, infartuak, etab.) gertatzen diren heriotzen kopuru handian."

Aurten 40 langile hil dira Hego Euskal Herrian, ELAk egindako kontaketaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Goierriko albisteak