Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Donostian ondoezik sentitu ondoren

2021ean honezkero 39 pertsona hil dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian, horietatik 7 Gipuzkoan, ELAren datuen arabera.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Garbiketa (FCC-Serbitzu Elkartea) ABEEko langile bat (M.S.L.) atzo hil zen, Donostiako kaleko garbiketan gaueko zerbitzuan lanean ari zela ondoezik sentitu ondoren, ELAk gaur jakinarazi duenez.

Sindikatuak kaleratutako agiriaren arabera, laneko prekarietatea hedatzeak eragin berezia du urtero "arrazoi ez traumatikoek" eragindako heriotzen kopuru handian.

ELAk babesa eman die biktimaren lankide eta senideei, eta laneko ezbehar-tasa handitzearen aurkako mezua zabaldu du.

2021ean honezkero 39 pertsona hil dira lan-istripuan Hego Euskal Herrian, horietatik 7 Gipuzkoan, ELAren datuen arabera.

"Ukaezina da lan-erreformek lan-baldintzak okertu dituztela, eta azpikontratazioa, besteak beste, langileen segurtasunaren kontura etekinak handitzeko erabiltzen dela", deitoratu du.

Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du datorren astearterako, abuztuak 17, 13:00etan, enpresaren instalazioen aurrean, hildako lagilea gogoratzeko, eta bertan parte hartzera deitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak