Ekonomia -

Lan-istripuak

Bi langile zauritu dira Markinan eta Zaratamon izandako lan-istripuetan

Zaratamon butano-banatzaile bat zauritu da, bonbonaz betetako kamioia iraulita. Bestalde, Markinan baso-lanetan ari zen langile bat zauritu da, zuhaitz batek jota.

Zaratamon butano-banatzaile bat zauritu da, kamioia iraulita. Argazkia: @ikersalgadoser1
Zaratamon butano-banatzaile bat zauritu da, kamioia iraulita. Argazkia: @ikersalgadoser1
Zaratamon butano-banatzaile bat zauritu da, kamioia iraulita. Argazkia: @ikersalgadoser1

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile zauritu dira ostegun honetan Markinan eta Zaratamon (Bizkaia) izandako lan-istripuetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zaratamon butano-banatzaile bat zauritu da, bonbonaz betetako kamioia iraulita. Hori dela eta, langilea Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Istripua 13:00ak aldera jazo da, BI-3701 errepidean, Arkotxarako noranzkoan. Ibilgailua irauli ostean, butano-bonbonak bidean sakabanatuta geratu dira.

Bestalde, Markinan baso-lanetan ari zen langile bat zauritu da, zuhaitz batek jota. Behargina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Horren harira, beste langile bat zauritu zen atzo, asteazkena, Markina eta Elgoibar artean, mendian baso-makina batekin istripua izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Markina-Xemein