Ekonomia -

Bidaiak

Euskadiko aireportuek jarduera berreskuratzen jarraitu dute uztailean

Nahiz eta EAEko aireportuetako joan-etorri kopuruak pandemia baino lehenagoko batez bestekoaren azpitik jarraitzen duen, Aenak jakinarazi du 2020ko uztailarekin alderatuta gora egin duela operazioek.

Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Hondarribia eta Forondako aireportuak normaltasunera bideari eutsi diote uztailean, baina joan-etorrien kopuruak 2019koak baino nabarmen baxuagoak dira, covid-19ak sortutako pandemiaren aurreko azken uda izan zen hura.

Loiuko aireportuak (Bilbo) 354.710 bidaiari hartu zituen uztailean, aurreko urtean baino % 135,1 gehiago. Hala ere, jarduera 2019an izandakoaren erdian mantendu da.

Hondarribiko aireportuari dagokionez, guztira 20.743 bidaiari izan dira uztailean, 2020ko uztailarekin alderatuta, % 426 gehiago. Nolanahi ere, zifra hori 2019koa baino % 37 txikiagoa da oraindik.

Araban, Aeranak jakinarazi duenez, Forondako aireportuak 18.211 bidaiari zenbatu ditu uztailean, 2020an baino % 211 gehiago. Forondakoa da, gainera, jarduera handitu duen aireportu bakarra, % 3,7 hazi baita 2019arekin alderatuta.

EAEko hiru aireportuetako operazioen gorakada nabarmena izan da 2020ko uztailarekin alderatuta. Loiuk 3.411 operazio zenbatu ditu, iaz baino % 118 gehiago, eta Hondarribiak, berriz, % 74 egin du gora, 410ra arte. Forondan, berriz, 1.270 operazio izan dira, 2020an baino % 23,8 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Foronda albisteak Udako albisteak Bidaiak 2023 Hondarribiko aireportua azken ordukoa