Ekonomia -

Energia

Argindarraren prezioak beste maximo bat erdietsiko du gaur, 106,74 euro/MWh

Duela urtebeteko salneurria (38 euro megawatt-ordua) halako hiru da.

Haize sorgailuak Erreniega mendatean (Nafarroa). Argazkia: EFE
Haize sorgailuak Erreniega mendatean (Nafarroa)
Haize sorgailuak Erreniega mendatean (Nafarroa). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioak beste marka bat hautsiko du gaur handizkako merkatuan: batez beste megawatt-ordua 106,74 euro ordainduko da, eta uztailaren 21ean izandako errekorra (106,57 euro) gaindituko du.

Iazko datuekin alderatuta (abuztuko bigarren astelehena 10 izan zen), halako hiru izango da. Orduko hartan 38,09 euroan zegoen salneurria.

Uztaileko errekor guztiak eta abuztu hasierako markak gaindituko ditu astelehen honetakoak. Hilabete honetan hiru errekor izan dira, datu ofizialen arabera.

Energiaren prezioak % 24ko pisua du argindarraren fakturan; % 50-55 bidesariei —garraio eta banaketa sareen kostua— eta karguei —energia berriztagarriak sustatzearen kostuak eta bestelakoak— dagozkie, eta gainerakoa, zergei.

Eguneko prezioaren gorabeherek zuzenean eragiten die tarifa arautua duten kontsumitzaileei (Espainiako Estatuan 10 milioi pasatxo); ez, ordea, merkatu librean daudenei —17 milioi—, horiek konpainiak ezarritako prezio finko bat baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea Energia berriztagarriak Energia gaur