Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Bilbon, hankan xafla handi bat erorita

San Agustin Estrata kalean gertatu da. Behargina beilatokiaren zaharberritze-lanetan zebilen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da Bilbon ostegun arratsaldean, San Agustin estartan, hankan xafla handi bat erorita. Behargina beilatokia zaharberritzeko lanetan ari zen lanean.

Lan-istripua 15:15 aldera jazo da. Behargin batzuk xafla ibilgailu baten laguntzarekin eramaten ari zirenean, okertu eta irauli egin da, eta langile bat harrapatu du.

Suhiltzaileak bertaratu dira, baina lankideek askatu dute behargina. Osasun-langileek mutualitate batera eraman dute, belaunaren azpian zituen zauriak artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilboko albisteak Bizkaia EAE Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak