Ekonomia -

Meategiak

Pasaiako portutik aritzeko aurreakordioa sinatu du Geoalcali enpresak

Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatu nahi du Geoalcalik, eta potasa-ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du.

Mina Muga proiektuaren mapa. Argazkia: Ekologistak Martxan.
Mina Muga proiektuaren mapa. Argazkia: Ekologistak Martxan.
Mina Muga proiektuaren mapa. Argazkia: Ekologistak Martxan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako Portuko Agintaritzak asmo-protokolo bat sinatu du Geoalcali enpresarekin, Gipuzkoako dartsenaren bidez jarduteko konpromisoa berresteko, Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatzeko emakida lortu ostean.

Potasa-meategiak ustiatzen dituen Espainiako sozietatea da Geoalcali, eta bere ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du. Urtean 700.000 tona izan litezke.

Arduradunek zehaztu dutenez, meategia bi fasetan ustiatuko da: lehenengoan, urtean 500.000 tona potasio kloruro eta beste 500.000 tona gatz ekoitziko dira; bigarren fasean, urteko ekoizpena bikoiztu egingo da, aurreikuspenen arabera.

Bi erakundeek konpromisoa hartu dute merkantziak portuan bertan manipulatzeko, "zero hauts isurketa" bermatuta. Protokolo hori baliozkoa izango da portuko operadore batekin kontratu lotesle bat sinatu arte, eta horrek portuan merkantzia hori behar bezala erabiltzeko izapideak hasiko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Esako urtegia Ekonomia Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Enpresaburuak Zer gertatu da Aragoin?